Lantza

Garaiko alkatea, txuzo esaten zaion lantzarekin, 20. mendearen hasieran: herriko aginte-makilaren parekidea da Durangaldeko herri honetan eta ingurukoetan.

Lantza, makila batez eta, puntan, orri zorrotz batez osatuta dagoen arma zuri bat da. Makila, zurezkoa edo metalezkoa izan daiteke. Historiaurrean, gizakiaren lehen armetako bat izan da, eta, Historiako milurteko guztietan, lurralde eta garai guztietako gerlarien arma izan zen.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search