Laozi

Laozi

Bizitza
JaiotzaChu (en) Itzuli, K.a. VI. mendea
HerrialdeaZhou dinastia
HeriotzaTxina (eskualdea), K.a. V. mendea ( urte)
Familia
AitaLi Jing
AmaXiantian
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzaktxinera
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, artxibozaina, idazlea eta Taoist (en) Itzuli
Lan nabarmenak
MugimenduaTaoismoa
Ekialdeko filosofia
Hundred Schools of Thought (en) Itzuli
Izengoitia(k)Dan Li, Er Li eta Tan Li
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaTaoismoa

IMDB: nm1323397 Musicbrainz: f3de2f3c-7d48-4d87-814b-d522014dd739 Edit the value on Wikidata

Laozi (baita ere Lao Tzu, Lao Tse eta Laotze idatzia, txineraz: 老子, maisu zaharra)[1] bere existentzia historikoa eztabaidan dagoen pertsonaia txinatarra da txinatar zibilizazioaren filosofo garrantzitsuena izan zen.

Txinatar tradizioak K.a. VI. mendean bizi izan zela dio, baina aditu modernoek K.a. IV. mendean kokatzen dute, «Pentsamenduaren ehun eskolen» eta «Erresuma Borrokalarien» garaian. Dao De Jing edo Tao Te Ching idatzi zuela uste da, taoismoaren oinarrizko liburua. Liburu horren arabera, Tao edo Dao-a (bidea), aldaketa iraunkor gisa ikus daiteke, eta hura egia unibertsala da. Lao-Tzuren existentziari eta bizi izanaren garaiari buruzko zalantzen artean dago Konfuzioren garaikidea izan zitekeenaren ustea[2].

Beste kasu batzuetan kontakizunei, kronikei eta antzinako Txinako agintari, funtzionario eta bestelako pertsonaia garrantzitsuen, zerrenda zehatzei dagokienez, transmisio ikusgarria dagoen arren, Lao-Tzuri buruz ia ezer ez da ezagutzen. Bera aipatzen duten lehen iturriek pasadizo eta elezaharren bidez egiten dute, horien artean hari buruzko istorio bat Zhuangzi-ren (Chuang-Tzu) Nan hua zhen jing (南華真經, literalki: «hegoaldeko [kultura] loraldiaren benetako liburua») obran. Lehen iturri historikoa edo biografikoa K.a I. mendeko Sima Qian-en Memoria Historikoak liburuan aurkitzen da. Hala ere, Sima Quianek berak idazten du bere iturriak eta materialak ez direla oso fidagarriak, eta Lao-Tzuri buruzko adierazpen oso kontrajarriak aurkitu dituela. Hori dela eta, Lao-Tzu benetan bizi izanaren ziurtasunik ez dagoela argudiatu izan da.

  1. EIMA katalogoak. Izen zerrendak.
  2. Gaarder, Jostein; Hellern, Víctor; y Notaker, Henry: El libro de las religiones. Madrid: Siruela, 2009. ISBN 978-84-9841-268-0

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search