Lehen Karlistaldia

Lehen Karlistaldia
Karlistaldiak
Data1833ko urriaren 2a1840ko uztailaren 6a
Lekua Euskal Herria
espainia
EmaitzaIsabeldarren garaipena
Gudulariak
Karlistak

Nazioarteko babesa (ekonomikoa)

Isabeldar edo kristinatarrak


Nazioarteko babesa

Buruzagiak
Tomas Zumalakarregi
Ramón Cabrera
Bruno Villarreal
Jose Migel Sagastibeltza
Juan Antonio Zaratiegi
Rafael Maroto
Vicente Genaro de Quesada
José Ramón Rodil y Campillo
Francisco Espoz y Mina
Luis Fernández de Córdova
Marcelino Oráa
Baldomero Espartero
Indarra
30.000 karlista (1838)[1] 500.000 gerra osoan zehar[2]
100.000[1]-265.000[3] kristinatar (1838)
10.000 Britainiar Legio Laguntzailea[4]
5.000 Frantziar Dibisio Laguntzailea
Galerak
60.000-80.000 hildako inguru[5] 80.000 hildako inguru[5]
66.000 kristinatar
7.800 frantziar
2.400 britainiar
50 portugaldar

Lehen Karlistaldia[6][7]Lehen Karlista Gerra, Lehen Gerra Karlista eta Lehen Karlistada izenez ere ezaguna— 1833 eta 1840 urteen bitartean, —Hego Euskal Herrian batez ere 1839ra arte iraun zuen—, eta Espainian izandako gerra zibilari deritzo. Gerraren azaleko auzia dinastikoa zen arren, Euskal Herrian ezaugarri bereziak izan zituen, bertako lege eta erakundeen aldeko altxamendua izan zen biztanleriaren gehiengo handiaren babesaz, espainiar ordena liberal berriaren kontra.

Gerraren erdigunea Euskal Herria izan zen eta, neurria txikiagoan, Maestrazgoa eta Kataluniaren iparraldeko muga eskualdea. Alabaina, Espainiako erresumako beste eskualde batzuk ere astindu zituen, Andaluzia, adibidez, eta gobernuaren eta altxatuen espedizio militarrek talka egin zuten hainbat tokitan.

Hainbat egilek eta lehen eskuko lekukok, hala bertakoek nola atzerrikoek, euskal subiranotasun eta, are, independentziaren aldeko herritarren borrokatzat jo dute Euskal Herrian. Lehen Karlistaldiak "erregetzaren gerra" (1839 arte), "gerra zibila", "iparraldeko gerra" eta "foruen gerra" izenak hartu zituen.

Hego Euskal Herrirako gerraren ondorio politiko nagusia, lehenik, okupazio militarra eta, bigarrenik, 1839ko Foruak Berresteko Legea eta 1841eko Nafarroako Foruak Eraldatzeko Legea izan zen; hartara, Espainiara transferitu zen herri subiranotasuna eta Hego Euskal Herriko lurraldeak Espainiako probintzia bihurtu ziren, estatus berezi batekin bazen ere. Ordu arteko barnealdeko aduanak kostaldera eta Pirinioetara lekualdatu ziren. Espainian, ordena konstituzional ezegonkor bat finkatu zen, eta Espainia iraunkorki sartu zen Europako nazioarteko mailegarien finantza sisteman.

  1. a b Clodfelter, Micheal (2002). Warfare and armed conflicts: a statistical reference to casualty and other figures, 1500-2000. Jefferson: McFarland, 197 orrialdea. ISBN 978-0-78641-204-4.
  2. Payne, Stanley G. & Javier Tusell (1996). La Guerra Civil: una nueva visión del conflicto que dividió España. Temas de Hoy, 19 orrialdea. ISBN 9788478806522.
    « De una población de unos trece millones, el Gobierno liberal llegó a movilizar hasta medio millón de hombres, mientras los carlistas — que no contaban con los recursos financieros del Estado ni con una base geográfica amplia — reclinaron probablemente a una tercera parte de esa cantidad. »
  3. Mas Hernández, Rafael (2003). La presencia militar en las ciudades: orígenes y desarrollo del espacio urbano militar en España. Los Libros de la Catarata, 28 orrialdea. ISBN 9788483191620.
  4. Buchanan, Tom (1997). Britain and the Spanish Civil War. Cambridge: Cambridge University Press, 11 orrialdea. ISBN 978-0-52145-569-5.
  5. a b Payne, Stanley G.. (1996)., 19 or..
  6. Euskaltzaindia: Hiztegi Batua.
  7. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search