Leningrad oblasta (errusieraz: Ленинградская область, translit.: Leningradskaia oblast) Errusiako subjektu federal bat da, oblast bat, Ipar-mendebaldeko Barruti Federalean kokatua. 84.500 km²ko eremua du, eta 2010ean 1.716.868 biztanle zituen[1]. Zentro administratiboa San Petersburgon dago, baina hiria eta oblasta administratiboki bereizirik daude.
Errusiar Iraultzaren ondotik duen izena, Vladimir Leninen omezezkoa da. Errusiar Inperioaren garaian, oblast honetako egungo lurraldearen zati bat, San Petersburgoko Gobernatura Orokorra edo Ingermanlandeko Gobernatura Orokorra deitua izan zen.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search