Lepantoko gudua[2] berebiziko garrantzia izan zuen itsas gudua izan zen, 1571ko urriaren 7an gertatu zena Lepantoko golkoan, Naupakto hiriaren parean (modu erratuan Lepanto deitua), Peloponeso eta Epiro artean kokatua, Grezia kontinentalean.
Gudu honetan turkiar otomandarrek kristau koalizio baten aurka borrokatu zuten, Liga Santua deitua, Espainiako Erresumak, Veneziako Errepublikak, Genovako Errepublikak, Maltako Ordenak, Savoiako Dukerriak eta Aita Santuen Lurraldeak osatutakoa. Kristauak garaile irten ziren, soilik 30 galera turkiar salbatu zirelarik. Honela, turkiarren espansionismoa geldiarazi zen mendebaldeko Mediterraneo itsasoan zehar. Gudu honetan Miguel de Cervantesek parte hartu zuen, zauritua izan zena, bere ezkerreko eskuaren mugikortasuna galduz, honen ondorioz "Lepantoko besomotza" ezizena jaso zuelarik. Idazle honek, gudu hartan borrokatu izanaz oso harro zegoena iraganeko mendeek ikusi zuten eta datozenek ikusiko duten aldirik gailen eta gogoangarriena bezala adierazi zuen.
- ↑ Geoffrey Parker, The Military Revolution, p. 88
- ↑ EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak