Librazio

Animazioak hilabete batean zehar Ilargiaren ikuspegi simulatu batzuk erakusten ditu

Librazio Ilargiaren diskoak Lurrean dagoen begirale batekiko dituen oszilazio mugimenduei deritze.

Ilargiak denbora bera ematen du bere ardatzaren inguruan eta puntu finko batekiko Lurraren inguruan bira bat ematen (periodo siderala deritzona eta 27 egun, 7 ordu, 43 minutu eta 11,5 segundu irauten duena). Honek, lurretik ikusten den aurpegia beti bera izatea eragiten du. Honek, lurreko begirale batek Ilargiaren azaleraren erdia baino ez lukeela ezagutuko esan nahi du.

Alabaina, hau ez da horrela. Ilargiaren errotazio mugimendua Lurraren inguruan egiten duen traslazio mugimenduarekin sinkronizatua badago ere, librazio hauek Lurreko begirale bati Ilargiaren irudi ezberdinak une ezberdinetan ikusi ahal izatea ahalbidetzen diote. Izan ere, Lurreko begirale batek jarraikako behaketen ondoren Ilargiaren azaleraren %59a ikusi ahal izango du.

2012. urterako ordu beteko tarteetan Ilargiaren faseak eta librazioa

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search