LibreOffice bulegotika-suite aske bat da. Hainbat osagai ditu, nagusienak testu-tratamenduko programa bat (LibreOffice Writer), kalkulu-orriak editatzeko aplikazio bat (LibreOffice Calc), diapositiba aurkezpenak sortzeko aplikazio bat (LibreOffice Impress), datu-baseen kudeatzaile bat (LibreOffice Base), grafiko bektorialen editore bat (LibreOffice Draw) eta formula matematikoen editore bat (LibreOffice Math).
2010ean sortu zen, The Document Foundation (TDF) erakundeak OpenOffice.org aplikazio multzotik sorturiko adar berri modura. OpenOffice horren fork bat da.
2019. urtetik aurrera, 6.2. bertsiotik aurrera, interfaze klasikoekin batera, ribbon interfazeak hautatzeko aukerak ere eskaintzen ditu[1].
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search