Liburu

Latin hiztegi bat liburutegi batean

Liburua edo idaztia[1] idatzitako, zuriz inprimatutako edota irudiz hornitutako orrialde sorta da, paperez, pergaminoz edo beste material batzuez egindakoa, ertz batetik josia eta irakurtzeko prestatua. Normalean, azal pare batek babesten du. Liburu batek edozein gairi buruz hitz egin dezake. Unescoren definizioaren arabera[2][3], liburu batek, gutxienez, hogeita bost orri (49 orrialde) izan behar ditu; izan ere, hogeita lau orri edo gutxiagokoa, liburuxka bat izango litzateke. eta orri bat eta lau orrialde bitartekoak orri soltetzat hartzen dira[3].

«Liburu» deritzo, halaber, hainbat unitate independentetan argitaratutako hedadura handiko lan bati, liburukiak deiturikoak. Beste batzuetan, «liburu» obra baten zati bakoitzari deitzen zaio, nahiz eta fisikoki denak liburu berean argitaratu (adibidez: Bibliako liburuak).

Pertsona bat liburu elektroniko bat irakurtzen irakurgailu digital batean

Hala ere, definizio hori ez da liburu inprimatutako mundura edo euskarri fisikoetara mugatzen, dokumentu-formatu berrien eta, bereziki, World Wide Web-en agerpena eta gorakada kontuan hartuta. Liburu digitala edo liburu elektronikoa, e-book izenez ezagutzen dena, gero eta gehiago erabiltzen da liburuen munduan eta jarduera profesionalean, liburuzaingo eta dokumentalean. Gainera, liburua audio formatuan ere aurki daiteke, eta, kasu horretan, audio-liburua deritzo.

1501a baino lehen, Tipografia higigarriekin inprimatutakoek «inkunable» edo «jatorri zehatzezin» izena hartzen dute, latineko incunabula hitzetik eratorria. Gaur egun, badaude e-book edo liburu elektronikoak ere.

Liburutegiak liburuak eta bestelako dokumentuak jaso, antolatu, sailkatu eta publikoaren eskura jartzen dituzten erakundeak dira, eta liburu-dendak, berriz, liburuak salgai izaten dituzten dendak.

  1. «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-23).
  2. «Se entiende por libro una publicación impresa no periódica que consta como mínimo de 49 páginas, sin contar las de cubierta, editada en el país y puesta a disposición del público». (Unesco, 1964)
  3. a b «Recomendación sobre la Normalización internacional de las Estadísticas relativas a la Edición de Libros y Publicaciones Periódicas». Unesco. 19 de noviembre de 1964.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search