Lidia

Lidia
Λυδία
k. a. 1200 – k. a. 546
Monarkia
Lidia antzinako erresumaren kokapen-mapa
Geografia
HiriburuaSardes
Kultura
Hizkuntza(k)Lidiera
Historia
Aurrekoak
Hititak
Arzawa
Ondorengoa
Akemenestar Inperioa

Lidia[1] (asiriera klasikoz: Luddu‎; antzinako grezieraz: Λυδία) Asia Txikiko mendebaldeko Burdin Aroko erresuma bat izan zen. Antzinako Joniatik ekialdera zegoen, gaur egungo Turkiaren barneko Uşak, Manisa eta Izmir probintziak dauden tokian. Populazioa lidieraz mintzo zen (Anatoliako hizkuntza bat). Homerok Meonia deitzen zion eskualdeari.

Hititen inperioa erori zenetik persiar akemenestarrek bereganatu zuten arte iraun zuen erresumak. Txanponak egin ziren lehen lurraldea izan zen, Txinan eta Indian baino lehen, K.a. VII. mendearen erdialdean, Giges-en erregealdian.

  1. Euskaltzaindia. (2004/XII/16). 142. araua: Antzinateko eskualdeen euskarazko izenak. Bilbo.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search