Literatura genero

Literatura generoen alegoriak, Constant Montald (1899)

Literatur generoak zenbait irizpide (teknika, doinua edo edukia) kontuan hartuz literatura-lanak sailkatzeko erabiltzen diren kategoriak dira. Generoak egitura ereduak dira, eta literatur egituren ereduak zedarritzerakoan, egitura antzekotasuna, tematika eta diskurtso literarioaren modalitatea hartu izan dira aintzakotzat. Generoak testuak sailkatu eta taldekatzeko irizpide gisa erabiltzen dira, eta idazle nahiz irakurleentzat erreferentzia marko gisa balio dute. Genero hitza latinetik dator ( genus-generis ), familia, espezie edo klasea esan nahi du berez, eta Gramatika Klasikoan nahiz Logikan erabili izan da hainbat kontzeptu izendatzeko.[1]

Orokorrean, kategoria horiek oso lausoak izan ohi dira, adituak bat ez datozelako. Oso zaila da sailkapen berean historiako genero eta azpigenero guztiak egokitzea. Garai bakoitzak bereak izaten ditu, hau da, Grezia klasikoko generoak (epika, tragedia eta komedia) edo japonierazkoak (haiku etab.) ez dira bateragarriak. Oro har, genero orokorrenak prosa, poesia eta antzerkia izaten dira.

  1. Lourdes, Otaegi. Literatura Terminoen Hiztegia. 2008..

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search