Logika proposizional

Logika proposizionala, proposizioak eta horiek lotzen dituzten lokailuak osagaitzat hartzen dituen sistema formal bat da. Logika proposizionalean "hizkuntza" edo proposizio konplexuak, proposizioak beraien artean lokailuen bitartez lotuz osatzen da. Premisa izeneko proposizio multzo batetik logikaz erator daitekeen ondoriozko proposiziora heltzea du helburu logika proposizionalak. Logika-sistema guztiak bezalaxe, logika proposizionalak ez du aztertzen proposizio bat errealitatean egiazkoa edo faltsua den, beste proposizioetatik deduzitzeko baliatu den prozesu logikoa edo argumentua zuzena den baizik. Logika proposizionala XIX. mendearen amaieran asmatu zuen Charles Sanders Peirce filosofoak eta XX. mendearen hasieran Ludwig Wittgenstein filosofoak osatu zuen, Tractatus logicus-philosophicus liburuan.

Zehatzago, logika proposizionalak proposizio atomiko edo bakunak egiazkoak edo faltsuak diren hartzen du kontuan, ondoren egia-taula izenekoen bitartez proposizio konplexuen egia-balioa aztertzeko: proposizio bakunen egia-balio guztietarako proposizio konplexua egia bada, proposizio konplexua tautologia dela esaten da; proposizio bakunen egia-balio guztietarako proposizio konplexua faltsua bada, kontraesana izango da eta proposizio konplexuaren egia-balioa batzuetan egia eta beste batzuetan faltsua bada, orduan argumentua sendoa da kasu batzuetan. Aldi berean, logika proposizionalak inferentzia edo argumentuak deduzitzeko erregelak ematen ditu, proposizio bakun edo konplexuen multzo batetik ondorioak deduzituz: premisak (proposizio atomikoak edo konposatuak) egiazkoak direnean, ondorioa egiazkoa bada, argumentua zuzena izango da.

Logika modaletik honetan bereizten da, logika proposizionala proposizio atomikoak egia eta gezurra izateko modu ezberdinak zehazten dituen arren, erabiltzen diren inferentzia aurauen arabera, logika modala egia modalitate ezberdinetik lan egiten du, egia absolutua, eta egia erlatiboa. Logika proposizionalak proposizio konplexuei egia eta faltsua balioez gainera, tarteko balioak ere esleitzen dizkio, inferentzia arauek proposizio atomikoen modu ezberdinak garatzen dituztenean. Adibidez, "Jon altua da" eta "altuek azterketa aprobatzen dute" proposizio atomikoek egiazkoak dira, baina subjektiboak, eta horrela proposizio konplexua eratzean logika proposizionalak, tarteko balioak izango ditu, "Jon altua da eta azterketa aprobatuko du" propiszioak probabilitate bat izan dezakeelako egia izateko.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search