Lohengrin

Lohengrin
Jatorria
Sorrera-urtea1845
Argitaratze-dataXIX. mendea
Estreinaldi-data1850eko abuztuaren 28a
IzenburuaLohengrin
Ezaugarriak
Genero artistikoaopera
Hizkuntzaalemana
Zatiak1 preludio eta 3 ekitaldi
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
OinarrituaParzival
Nibelungoen eraztuna
Knight of the Swan (en) Itzuli
HitzakRichard Wagner
LibretistaRichard Wagner
Bestelako lanak
MusikagileaRichard Wagner
Fikzioa

IMSLP: Lohengrin,_WWV_75_(Wagner,_Richard) Edit the value on Wikidata

Lohengrin[1] Richard Wagner musikagilearen hiru ekitaldiko opera erromantikoa da, Wolfram von Eschenbachen Parzival lanaren izen bereko sekuelan oinarrituta.[2] Weimarreko Großherzoglichen Antzerkian estreinatu zuten 1850eko abuztuaren 28an.

Operak beste artelan batzuk inspiratu ditu. Maitagarrien ipuin-operak biziki hunkitu zituen haien artean Luis II.a Bavariakoa errege gaztea egon zen. Hori zela eta, Der Märchenkönig ("Maitagarrien ipuineko erregea") deitu zuten eta maitagarrien ipuineko bere gaztelu ideala eraiki zuen, eta "Harrizko beltxarga berria" edo Neuschwanstein, Beltxargaren Zaldunaren omenez hala deitua. Luis erregearen mezenasgoari esker, Wagnerrek bere ziklo epikoa, Nibelungoaren eraztuna, osatzeko baliabideak eta aukera izan zituen. Horretarako, antzeztu ahal izan zen antzoki bat eraiki zuen.

Lohengrin opera wagneriarren artean «italiarrena» dela uste da, operaren eszenak eta zatiak kontzertuan interpretatzeko ohitura ere dagoelarik. Lehenengo eta hirugarren ekitaldietako preludioak, Lohengrin In fernem Land-eko amaierako aria eta martxa eta ezkontza-korua dira ezagunenak, tradizioz mendebaldeko herrialde gehienen ezkontzetan interpretatzen dituztenak.

  1. Euskaltzaindia. (PDF) 195. arauaː Artelanen izenak. Musika. (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).
  2. Millington, Barry, ed. The Wagner Compendium: A Guide to Wagner's Life and Music. Londres: Thames & Hudson, 301 or. ISBN 978-0-500-28274-8..

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search