Lorenzo Prestamero | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Urizaharra, 1733ko abuztuaren 11 |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Gasteiz, 1817ko otsailaren 2a (83 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Zaragozako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkeologoa, apaiz katolikoa, naturalista eta numismatikaria |
Kidetza | Euskalerriaren Adiskideen Elkartea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Diego Lorenzo Prestamero Sudupe (Urizaharra, Araba, 1733ko abuztuaren 11 – Gasteiz, Araba, 1817ko otsailaren 2a) idazlea, naturalista, artxibozaina, numismatikaria, arkeologoa, apaiza eta humanista izan zen.[1]
Gasteizko San Prudencio ikastetxean latina, filosofia eta teologia ikasi ondoren Salamancako Unibertsitatean izan zen.[2]
1757an jaioterriko kapilau, 1771n Gasteiza joan eta Euskalerriaren Adiskideen Elkartean sartu zen. Erromatar artea ikertu zuen eta Elkartearen idazkari izendatu zuten. 1792an La Guía de Forasteros en Vitoria argitaratu zuen, hiriaren arte ondarea deskribatzen zuena. Hauxe da argitaratu zuen liburu bakarra, baina Wilhelm von Humboldtek eskuizkribu asko zituela esan zuen. Horietako batean, Pueblos de Álava por Vicarías izenekoan (c. 1803) bere garaian Araban euskaraz non hitz egiten zen zehaztu zuen.[3]
1969an Gasteizen kale bati bere izena eman zioten.[4]
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search