Louis Althusser (Birmandreis, Aljeria Frantsesa, 1918ko urriaren 16a - Paris, 1990eko urriaren 22a) filosofo frantsesa izan zen. XX. mendeko marxismoaren joera garrantzitsuenetariko baten pentsalari ezaguna. Marxen irakurketa zientifikoa aldezten du, batez ere Kapitalarena, haren obren irakurketa «ideologikoa» baztertuz. «Haustura» bat ikusten du Marx gaztearen lanen eta Kapitalaren artean, azken hau benetako testu iraultzailea dela iritzirik. Obra nagusiak: Lire le Capital (1965), E. Balibarrekin lankidetzan; Pour Marx (1966), Lenin et la philosophie (1969).
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search