Luanda

Luanda
Luanda
hiria
Luanda hiria itsasotik ikusita. Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Angola
ProbintziaLuandako probintzia
Izen ofizialaLuanda
Jatorrizko izenaLuanda
Geografia
Koordenatuak8°50′18″S 13°14′04″E / 8.8383°S 13.2344°E / -8.8383; 13.2344
Map
Azalera113 km²
Altuera6
Demografia
Biztanleria2.487.444 (2018ko uztailaren 1a)
321.577 (2014)
Dentsitatea22.012,78 bizt/km²
Herritarraluandar[1]
Informazio gehigarria
Sorrera1575
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakSão Paulo, Houston, Lisboa, Maputo, Macao, Porto, Sao Tome eta Rio de Janeiro

Luanda[1] (lehen São Paulo da Assunção de Loanda edo Loanda) Angolako hiri nagusia eta hiriburua da. Afrikako hamaseigarren hiririk handiena da. Hego Ozeano Atlantikoaren kostaldean kokatuta dago, errepublikaren iparraldean.

Angolako portu nagusiena izateaz gain[2] industria eta kultura hirigune garrantzitsuena ere da. Luanda portugesez hitz egiten den munduko hiririk jendetsuenetako bat da.

1576ko urtarrilean sortua, Afrikako hiri kolonial zaharrenetako bat da. Paulo Dias de Novais esploratzaile portugaldarrak São Paulo da Assunção de Loanda izenarekin sortu zuen. Brasilgo esklaboen salerosketaren erdigune izan zen esklabutza debekatu zen arte. 1975ean Angolako Gerra Zibila hasi zenean, portugaldar zuri gehienak alde egin zuten,[3] batez ere Portugalera. Luandako biztanleria asko handitu zen gerratik ihes egin zuten errefuxiatuengatik, baina azpiegiturak ez ziren egokiak gehikuntzari aurre egiteko. Horrek hiri inguruan txabola auzo handien sortzea ekarri zuen.

Hirian dauden industrien artean nekazaritzako produktuen prozesamendua, edarien ekoizpena, ehungintza, zementua, autoak muntatzeko instalazio berriak, eraikuntza materialak, plastikoak, metalurgia, zigarroak eta oinetakoak daude. Hiria petrolioaren gune ekonomiko gisa ere nabarmentzen da [4][5] eta hiritik gertu erauzten den petroleoa prozesatzeko findegi bat dago hirian. Pentsa litekeenaren kontra, munduko hiririk garestienetako bat da Luanda. [6] [7] Luanda biztanle gehienak Ambundu talde etnikokoak dira, baina azkenaldian Bakongo eta Ovimbundu taldeetako kideen kopurua haziz doa. Europako biztanleria ere badago, batez ere portugesez osatua.

  1. a b Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
  2. (Ingelesez) «The top eight busiest ports in Africa (Photos and Infographic)» African Business Central (Noiz kontsultatua: 2020-12-28).
  3. «Flight from Angola» The Economist 1975-08-16 ISSN 0013-0613. (Noiz kontsultatua: 2020-12-28).
  4. (Ingelesez) Staff, Guardian. (2019-01-22). «After the oil boom: Luanda faces stark inequality – photo essay» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2020-12-28).
  5. (Ingelesez) Specter, Michael. «Luxury Living in a Failed State» The New Yorker (Noiz kontsultatua: 2020-12-28).
  6. (Ingelesez) CNN, By Barry Neild. «World's most expensive cities for expats in 2018 revealed» CNN (Noiz kontsultatua: 2020-12-28).
  7. (Ingelesez) «Angolan capital 'most expensive city for expats'» BBC News 2017-06-20 (Noiz kontsultatua: 2020-12-28).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search