Luanda Luanda | |||
---|---|---|---|
hiria | |||
![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | ![]() | ||
Province of Angola | Luanda probintzia | ||
Izen ofiziala | Luanda | ||
Jatorrizko izena | Luanda | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 8°50′18″S 13°14′04″E / 8.8383°S 13.2344°E | ||
![]() | |||
![]() | |||
Azalera | 113.000.000 m² | ||
Altuera | 6 m | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 2.487.444 (2018ko uztailaren 1a)![]() | ||
Dentsitatea | 0 bizt/km² | ||
Herritarra | luandar[1] | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1575 (egutegi gregorianoa) | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||
Hiri senidetuak | São Paulo, Houston, Lisboa, Maputo, Macao, Porto, Sao Tome eta Rio de Janeiro |
Luanda[1] (lehen São Paulo da Assunção de Loanda edo Loanda) Angolako hiri nagusia eta hiriburua da. Afrikako hamaseigarren hiririk handiena da. Hego Ozeano Atlantikoaren kostaldean kokatuta dago, errepublikaren iparraldean.
Angolako portu nagusiena izateaz gain[2] industria eta kultura hirigune garrantzitsuena ere da. Luanda portugesez hitz egiten den munduko hiririk jendetsuenetako bat da.
1576ko urtarrilean sortua, Afrikako hiri kolonial zaharrenetako bat da. Paulo Dias de Novais esploratzaile portugaldarrak «São Paulo da Assunção de Loanda» izenarekin sortu zuen. Brasilgo esklaboen salerosketaren erdigune izan zen esklabotza debekatu zen arte. 1975ean Angolako Gerra Zibila hasi zenean, portugaldar zuri gehienak alde egin zuten,[3] batez ere Portugalera. Luandako biztanleria asko handitu zen gerratik ihes egin zuten errefuxiatuengatik, baina azpiegiturak ez ziren egokiak gehikuntzari aurre egiteko. Horrek hiri inguruan txabola auzo handien sortzea ekarri zuen.
Hirian dauden industrien artean nekazaritzako produktuen prozesamendua, edarien ekoizpena, ehungintza, zementua, autoak muntatzeko instalazio berriak, eraikuntza materialak, plastikoak, metalurgia, zigarroak eta oinetakoak daude. Hiria petrolioaren gune ekonomiko gisa ere nabarmentzen da [4][5] eta hiritik gertu erauzten den petroleoa prozesatzeko findegi bat dago hirian. Pentsa litekeenaren kontra, munduko hiririk garestienetako bat da Luanda. [6] [7] Luandako biztanle gehienak ambundu talde etnikokoak dira, baina azkenaldian Bakongo eta ovimbundu taldeetako kideen kopurua haziz doa. Europako biztanleria ere badago, batez ere portugaldarrez osatua.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search