Magnitude fisiko

Magnitude fisikoa edo izari fisikoa da fenomeno fisiko baten, gorputz material baten edo substantzia baten edozein propietate fisiko neurgarri; alegia, neurketa batez edo kalkulu matematiko baten bidez kuantifika daitekeen ezaugarri fisikoa. Magnitude fisikoa da, hortaz, gorputz edo substantzia batean kualitatiboki bereiz daitekeen atributu bat, kuantitatiboki zehaztu daitekeena. Horrelakoak dira atributu hauek: masa, luzera, denbora, korronte elektrikoa, tenperatura, dentsitatea, abiadura, azelerazioa, energia eta beste hainbat.

Magnitude fisiko bat neurtzeko, konparatu egin behar da beraren balioa magnitudeari dagokion unitate fisikoaren balioarekin. Kasuan kasuko konparazioaren emaitza numerikoa da, hain zuzen, magnitudearen neurria. Unitate bakoitza ongi definiturik eta zehazturik dago nazioarteko unitate-sisteman (SI sistema), eta mundu guztiko zientzialariek onartu eta erabiltzen dute modu berean, neurketarako patroi gisa.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search