Mahai

Zurezko mahai bat

Mahaia, latinez mēnsa, hankadun altzaria da, goiko partean ohol lau bat duena. Gaineko ohol hori forma ezberdinetakoa izan daiteke: karratua, biribila, eta abar. Gainera, material ezberdinez eginda egon daiteke, hala nola zura, burdina, plastikoa, edo hauen arteko konbinazio ezberdinak.

Altzari honek hainbat funtzio ezberdin ditu. Ezagunena edozein gauza bertan uzteko oinarri gisa erabiltzea da.

Alde batetik, sukalde gehienetan horrelako altzari bat dago elikagaiak bertan uzteko. Sukaldeetaz gain, ere hainbat lan ezberdin egiteko ezinbesteko tresna da, adibidez, ordenagailua modu eroso batean erabiltzeko.

Bestalde, mahaia erabiltzeko beste funtzio bat dago: bilerak egiteko. Izan daitezke bilera familiarrak egiteko, Eguberrietakoa adibidez, edota lan-bilerak egiteko, mahai handiago bat izan ohi dena.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search