Maketazio

Bi zutabetako formatuan argitaraturiko dokumentu baten zatia. Irudirik gabeko testua baina atzeko koloreak, hainbat letra tamaina eta letra kolore. Letra-tipo lodiak-eta.

Maketazio lana —edo testu-diseinua— testu idatzia bere ingurunean kokatzerakoan, formatua ezartzerakoan, egiten den lana da. Testua paperean edo ingurune grafiko digitalean zelako formatua, zelako itxura hartuko duen ekintzari, erabaki multzoari, maketatzea esaten zaio.

Maketatzerakoan, erabaki behar da zer-nolako letra-tipo, letra tamaina eta letra kolore erabili nahi diren; erabaki behar da lerroen arteko tarteak nolakoak izango diren, paragrafoen arteko txuri-guneak nolakoak, zenbat zutabetan agertuko den testua, zelako koskak egongo diren lerroen aurretik eta atzetik, irudirik txertatuko ote den, zelako orrialde-diseinu, zelako orrialde tamaina... Testuaren itxura grafikoari dagozkion elementu guztiak hautatzeari esaten zaio maketatzea.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search