Mao Zedong buruzagiaren aipuak

Mao Zedong buruzagiaren aipuak
Datuak
IdazleaMao Zedong
Argitaratze-data1964
Jatorrizko izenburua毛主席语录
ArgitaletxeaPeople's Publishing House (en) Itzuli eta People's Liberation Army General Political Department (en) Itzuli
HerrialdeaTxinako Herri Errepublika
Mao presidentearen aipamenak eusten dituen neska (1968)

Mao Zedong buruzagiaren aipuak (txinera sinplifikatua: 毛主席语录; txinera tradizionala: 毛主席語錄; pinyina: Máo Zhǔxí Yǔlù) Txinako Alderdi Komunistako lehendakari ohi Mao Zedongen hitzaldi eta idazkietako adierazpenak jasotzen dituen liburua da, 1964tik gutxi gorabehera 1976 arte argitaratua. Euskaraz, ezagunagoa da Maoren liburu gorria izenburuarekin. Iraultza sozialistaren gaineko pentsamendu garrantzitsuenen antologia da, kolore gorriko liburutxo batean argitaratua; liburuak laster hartu zuen Liburu gorria izena. Liburutxo hori sarri erabili zuten Txinako Herri Errepublikako gazteek Kultura Iraultzaren denboran, eta liburuko esakune edo aipuak hizkuntza askotara itzuli dira.

1964ko apirilean argitaratu zuen lehenengoz Txinako Herri Errepublikaren Gobernuak liburu hau. Mao Zedong lehendakariaren aipuak izenburua zuen arren, ezagunagoa egin da Maoren liburu gorria izenez, azal gorriko poltsikoko edizioa egin zutelako, Alderdi Komunistako partaide eta ikasle guztiek aldean eraman zezaten beti. Maoren laguntzaile zen Lin Biaok jaso eta atondu zituen aipuak, eta, garai batean, Txinan argitaratzen zen liburu edo aldizkari orok jaso behar zituen, nahitaez, Liburu gorriaren aipuak. Argitaratu zenetik, 900 milioitik gora ale saldu dira; Bibliaren ostean, munduan ale gehien argitaratu zaizkion liburua da.

Txinako gobernuaren diru laguntzarekin, Federiko Krutwigek euskaratu zuen, Mao Tzedung Buruzagiaren Aiphuak izenburuarekin, lapurtera klasikoan. Izan ere, Krutwig gaur egungo euskara batuaren aurkakoa zen; bai bere idazkietan, bai bere mintzaldietan, lapurtera klasikoa zerabilen.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search