Maratoi

Egungo maratoilariak
Antzinako Greziako maratoilariak

Maratoia lasterketa mota bat da, zehazki 42,195 km luze dena. Errepideko lasterketa nagusitzat jotzen da. Atletismo programan sartu zen Atenasen 1896an ospatu ziren Olinpiar Jokoetatik aurrera, gizonezkoen kategorian, eta 1984tik Los Angelesen emakumezkoen kategorian. 1908ko Olinpiar Jokoetan 40 km-tik 42,195 km-ra aldatu zen distantzia, Ingalaterrako Erreginak Errege Jauregiaren paretik igarotzea nahi baitzuen.

Bere jatorria Filipides soldadu greziarrari buruzko istorioan oinarrituta dago. Nekeak jota hil zen, Maratoitik Atenasera 40 kilometro egin ondoren, Persiar armadaren garaipenaren berri emateko. Egia esatera, Filipidesek Atenastik Espartara arteko bidea egin zuen laguntza eske, 213 kilometro inguru.

Eliud Kipchoge kenyarrak garai guztietako gizonezkoen maratoi-markarik onena du (2:01:39), 2018ko irailaren 16an Berlinen lortutakoa; eta Brigid Kosgei kenyarrak emakumezkoen markarik onena du (2:14:04), 2019ko urriaren 13an Chicagon lortutakoa[1].

  1. (Gaztelaniaz) elPeriodico.com. (2015-04-22). «Homenaje a Paula Radcliffe, la mejor maratoniana del mundo» La Bolsa del Corredor (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search