Maravillas Lamberto

Maravillas Lamberto

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaravillas Lamberto Yoldi
JaiotzaLarraga1922ko ekainaren 28a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaLarraga1936ko abuztuaren 15a (14 urte)
Heriotza modua: Exekuzio estrajudiziala
bala zauria
Hiltzaileafalangista
Familia
AitaVicente Lamberto
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakgerra-krimenaren biktima
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila

Maravillas Lamberto Ioldi (Larraga, Nafarroa Garaia, 1922ko ekainaren 28a1936ko abuztuaren 15a) Espainiako Gerra Zibilean Nafarroan eraildako nerabea izan zen. Herriko militante sozialista zen Vicente Lamberto aitarekin batera atxilotu zuten, Espainiako gerra zibilaren hasieran. Guardia Zibila haren bila etxean azaldu zenean, Maravillas alabak aitarekin joan nahi izan zuen. Udaletxean bahiturik, Maravillas behin eta berriz bortxatu ondoren aitarekin batera erail zuten, falangistek, hamalau urte eskas zituela.[1] Haren gorpua biluzik txakurrei eman zioten eta gorpuzkiak erre zituzten. 1936ko uztailaren 18ko estatu-kolpearen ondoren Espainian izan zen basakeriaren eta errepresioaren adibide bihurtu da.

  1. (Gaztelaniaz) Albin, Danilo. (2018). «Maravillas Lamberto, la niña violada y asesinada por falangistas, jamás será olvidada en Pamplona» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2023-08-17).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search