Mario Muslera | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1873ko martxoaren 27a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 1936ko abuztuaren 26a (63 urte) |
Heriotza modua | heriotza zigorra: bala zauria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | ofizierra |
Jasotako sariak | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Elkarte Tradizionalista |
Mario Muslera Planes (Donostia, 1873ko martxoaren 27a-ib, 1936ko abuztuaren 26a) gipuzkoar militarra izan zen. Primo de Riveraren diktaduran direktorioaren kidea, dibisio-jeneral bilakatu zen.[1] Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu zutenean, Elkarte Tradizionalistan sartu zen.
1936ko ekain eta uztailean, ezinbesteko pieza zen Donostiari buruzko Emilio Mola jeneral espainiarraren planetan Errepublikaren aurkako estatu kolpea emateko; hala ere, deskoordinazioa nagusitu eta ez zuen jarrera aktiborik hartu uztailaren 17 eta 18ko une erabakigarrietan.[2] Une horretan, bera jaioterrian zegoen. Preso hartu eta gerra-kontseilu baten ondorioz fusilatu zuten.[3]
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search