Marokoar arabiera

Marokoar arabiera
الداريجة
eta
Datu orokorrak
Hiztunakama-hizkuntza: 27.500.000 (2019)
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
afroasiar hizkuntzak
Hizkuntza semitikoak
arabiera
Maghrebi Arabic (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektu aditza objektua eta hizkuntza fusionatzailea
Alfabetoaarabiar alfabetoa eta Arabic script (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3ary
Ethnologueary
Glottologmoro1292
Wikipediaary
IETFary

Marokoar arabiera (arabieraz: لهجة مغربية‎láhŷa maghribiya), magrebiera edo marokoar darija (دارجة) arabiera dialektaleko aldaeren multzotik datorren hizkuntza bat da, Marokon eta inguruko herrialdeetan mintzatzen dena.[1] Ezaugarri komun ugari ditu Aljerian, Tunisian eta Libiako zenbait tokitan hitz egindako hizkerekin. Elkarrekiko ulergarritasuna duten arabierazko dialekto multzo ugari dira, Libiako mendebaldetik Mendebaldeko Sahararaino hedatuak.

Diglosia egoera larria dago ahozko komunikazioan, batetik publizitatean eta komunikabide informaletan (Internet, gizarte sareak eta mugikorreko mezularitza) ahozko aldaeraren eta, bestetik, idatzizko komunikabide formaletan (prentsa, administrazioa edo literatura) arabiera estandar moderno nagusiaren artean. Bi hizkuntzak ulergaitzak dira, eta aldeak hizkuntza erromanikoen eta latinaren artean daudenen antzekoak dira.

  1. (Ingelesez) Kees Versteegh, et al.. (2006). Encyclopedia of Arabic Language and Linguistics. BRILL.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search