Mars Global Surveyor

Mars Global Surveyor
Bidalketa 1996ko Azaroak 7
Martera heldu 1997ko Irailak 12
Lehen misioarekin hasi 1999ko Martxoa
Misio osoaren hasiera 2001eko Urtarrila

Mars Global Surveyor 1996. urtean NASAk bidalitako zunda espaziala da. Martera, planeta aztertzeko, tripulaziorik gabeko hainbat espazio-ontzi bidali ziren XX. mendeko amaieran, hauen arteko lehenengoa izan zen Mars Global Surveyor. Misioaren helburu nagusia Marteko azalera aztertzea izan zen, honetarako hainbat aparatu elektroniko berri zeramatzan bere barnean, planeta honen atmosfera, eta azalera bere osotasunean aztertu ahal izateko.

Zunda honek 9 urte eta 52 egun jardun zuen Marteko orbitan, beste misio batzuek baino denbora askoz gehiago, eta emaitza hobeak lortuz nabarmenki. Misio hau NASAk bidalitakoetatik lehena izan da planeta gorrira gatazkarik gabe heltzen. Martera heldu zenetik, urte eta erdi eman zuen planetaren orbitan airebalazta egoeran, hau da, zunda honen abiadura motelduz joan zen, azkeneko orbita lortu arte. Denboraldi hau pentsatua baino askoz luzeagoa izan zen, zunda honen eguzki-plakak babesteko. Prozesu hura amaitzerakoan, Marteko geografiako makina bat argazki bidali izan ditu, aurreko beste misioetako baino askoz gehiago.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search