Marte (mitologia)

Marte (mitologia)
Antzinako Erromako erlijioa
Ezaugarriak
Jatorrizko izenaMars
Sexuagizonezkoa
BaliokideakAres, Budenicus, Mars (en) Itzuli, Camulus (en) Itzuli, Q3853003 Itzuli, Mamerte, Mamers, Leucimalicus (en) Itzuli, Leusdrinus (en) Itzuli, Rigonemetis (en) Itzuli, Albarinus (en) Itzuli, Lacavus (en) Itzuli, Beladon (en) Itzuli, Exalbiovix (en) Itzuli, Giarinus (en) Itzuli, Lelhunnus (en) Itzuli, Marmogius (en) Itzuli, Olloudius (en) Itzuli, Singilis (en) Itzuli, Smertulitanus (en) Itzuli, Smertrios (en) Itzuli, Tarbucelis (en) Itzuli, Tillenus (en) Itzuli, Tritullus (en) Itzuli, Magianus (en) Itzuli, Britovius (en) Itzuli eta Canappharis (en) Itzuli
Domeinuagerra eta nekazaritza
Familia
AitaJupiter
AmaJunon
Ezkontidea(k)Nerio (en) Itzuli
Bikotekidea(k)Rea Silvia eta Aemilia (en) Itzuli
Seme-alabakRemus (en) Itzuli, Romulus (en) Itzuli, Picus (en) Itzuli, Formido (en) Itzuli eta Kupido

Marte[1] (latinez: Mars) gerraren jainkoa zen erromatar mitologian, Junon eta Jupiter jainkoen semea, Belonaren senarra eta Venusen maitalea. Erromatar legioek gurtzen zuten jainko militar garrantzitsuena zen. Haren jaialdiak martxoan (hortik izena) eta urrian izaten ziren. Mars hitzak ez du indoeuropar jatorririk eta, ziurrenik, etruriarren Maris nekazaritzaren jainkoaren latinizazioa baino ez da.

Greziar kulturaren eraginpean, Marte Ares greziar jainkoarekin identifikatu zen, honen mitoak Marte izenarekin berrinterpretatu zirelarik literatura eta arte erromatarrean. Baina Marteren izaera eta duintasuna ez zetozen bat greziar literaturan maiz mespretxuz eta higuinez tratatzen den greziar homologoaren funtsezko alderdiekin[2]. Campus Martiuseko Marteren aldarea, bere izena hartu zuen Erromako zonaldea, Numa Erromako bigarren erregeak eskainia izan zela suposatzen da. Marteren gurtzaren erdigunea jatorriz Erromako muga sakratuetatik (pomerium) kanpo zegoen arren, Augustok erromatar erlijioaren gune berritua bihurtu zuen jainkoa, Marte Ultorreko tenplua bere foro berrian ezarri zuenean[3].

Ares indar suntsitzaile eta ezegonkortzaile gisa ikusten bazen ere, Martek botere militarra ordezkatzen zuen bakea ziurtatzeko modu gisa, eta erromatar herriaren aita (pater) zen. Erromako genealogia mitikoan eta sorrerako mitoetan, Marte Romulo eta Remoren aita izan zen Rea Silviaren bortxaketaren ondorioz. Venusekin zuen maitasun-harremanak sinbolikoki uztartzen zituen Erromaren sorrerako bi tradizio desberdinak; Venus Eneas heroiaren ama jainkotiarra zen, Romulok hiriko harresiak altxatu baino zenbait belaunaldi lehenago Erroma "sortu" zuen troiar errefuxiatua bezala ospatua.

  1. Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak
  2. War and peace in the ancient world. Blackwell Pub 2007 ISBN 1-4051-4525-0. PMC 65197915. (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  3. Rehak, Paul. (2006). Imperium and cosmos : Augustus and the northern Campus Martius. University of Wisconsin Press ISBN 978-0-299-22013-6. PMC 229441694. (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search