Martin Zabaleta

Martin Zabaleta
Bizitza
JaiotzaHernani1949ko irailaren 20a (74 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaBozeman (Montana)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmendigoizalea eta gidaria
Artikulu hau euskal mendizaleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Martin Zabaleta (hargina)».

Martin Zabaleta Larburu (Hernani, Gipuzkoa, 1949ko irailaren 20a -) mendizale eta mendi-gidari gipuzkoarra da.

1980ko maiatzaren 14an bihurtu zen Everesteko gailurrera iritsi zen lehen euskaldun, Pasang Temba xerpa lagun zuela.[1] Halaber, munduko tontorrik garaienera koroatu duen Espainiako lehen mendigoizalea da. Eztabaida piztu zuen, tontorrean ikurrina paratzean, Nepalgo bandera, energia nuklearraren aurkako bandera eta ETAren anagramarekin batera.[2]

Gaur egun, Montanan (Ameriketako Estatu Batuetan) bizi da,[3] Yellowstone Parke Nazionaletik gertu.

  1. «35 años después del día en el que el Everest habló en euskera» Noticias de Gipuzkoa 2015/05/17.
  2. EiTB. (2015/05/15). Martín Zabaleta, primer vasco que pisó la cima del Everest. .
  3. «Martin Zabaleta» Berria 2015-07-12.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search