Maryland Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da. Estatu Batuetako ekialdean dago kokatuta, Ozeano Atlantikoaren kostaldean. Bere hiriburua Annapolis da baina hiri garrantzitsuena Baltimore. Guztira 5,3 milioi biztanle ditu.
Delaware, Pennsylvania, Virginia eta Mendebaldeko Virginia eta Ozeano Atlantikoa ditu inguruan. Lurralde laua da. Potomac eta Susquehanna ibaiak igarotzen dira estatutik. Nekazaritza (tabakoa, artoa, fruituak) eta meagintza (ikatza eta burdina) dira ekonomiaren oinarri.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search