Maurice Denis (Granville, 1870eko azaroaren 25a - Saint-Germain-en-Laye, Parisetik hurbil, 1943ko azaroaren 13a) margolari, dekoratzaile, marrazkigile eta idazle frantsesa izan zen.
Sinbolismoaren kritikaria, Les Nabis taldeko kidea izan zen. 1895-1897 bitartean Italian izan zen, eta bertan nazarenoen pinturaren eta XIV-XV. mendeko erlijiozko freskoen margolarien eragin handia izan zuen. G. Desvaillièresekin batera erlijiozko artea garatzeko lantegia sortu zuen 1919. urtean. Champs-Elyséeseko antzokiko sabaia pintatu zuen 1912an. Maurice Denis pinturaren kritikan nabarmendu zen, batez ere, eta hainbat liburu argitaratu zuen horren gainean.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search