Meditazio

Naturaren kontenplazioa bakardadean.

Meditazioa adimena eta kontzientzia lantzeko erlaxazio teknika bat da. Barneko energia erabiltzeko, maitasuna, eskuzabaltasuna eta barkamena garatzeko ere balio du. Teknika mota ugari daude, eserita edo mugimenduan egin daiteke. Esaterako, otoitz egiten edo mantrak errepikatzen burutu daiteke.

Meditazio terminoak praktiken espektro zabal bati egiten dio erreferentzia, erlaxaziotik hasi eta barne-energia edo bizi-indarra eraiki arte (Qا, ki, chi, pr«a», etab.) eta errukia, maitasuna, pazientzia, eskuzabaltasuna eta barkamena garatzeko diseinatutako teknikak barne hartzen dituena. Meditazio modu bereziki handinahi baten helburua kontzentrazioa ahaleginik gabeko puntu batean mantentzea da, hau da, bizitzako edozein jardueratan ongizate estatu bat bere jardulearentzat gaitzea helburu duen puntu batean. Edo Sadhana bezalako budismoan edo hinduismoan erabiltzeko, Samadhi, Kenshō, etab. izeneko argiztapen espiritualeko egoera batera iristeko; ekialdeko erlijio horietan, Moksha edo Nirvanaren azken helburura eramango lukeen bideetako bat izango litzateke.

Erlijio handi guztietan erabiltzen eta erabili izan da. Askotan errituzko praktika moduan, jainkotasunarekin bat egiteko. Antsietatea, estresa edo gainkarga psikikoa eta bestelako gaixotasunak arintzeko bide ona izan daiteke.

Meditazioak esanahi desberdinak hartzen ditu testuinguru desberdinetan; antzinatik erlijio eta sinesmen askoren osagai gisa praktikatu izan da, baina meditazioa ez da berez erlijio bat. Meditazioak adimena nolabait autorregulatzeko barne-ahalegina eskatzen du normalean.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search