Megalito

Stonehenge mundu osoko monumentu megalitiko ikusgarrienetakoa da.
Euskal Herriko megalitoen zonaldeak.[1]

Megalitoak (grezierazko mega, "handi", eta litos, "harri", hitzetatik) bereziki Neolitikotik eta Brontze Arora arte harlauza eta beste harri handiekin eginiko monumentuak dira. Megalitoen kulturak izendatzeko megalitismo terminoa erabiltzen da. Mota askotako eraikuntzak eta monumentuak biltzen dira megalitoetan, besteak beste:

Megalitoen helburuei buruzko eztabaida dago: trikuharrien kasuan, garbi dago hileta-monumentuak zirela eta hildakoak lurperatzeko baliatzen zirela, beste kasu batzuetan, ordea, ez dago batere garbi zein zen megalitoen funtzioa, zutarri eta harrespilen kasuan esaterako, eta funtzio astronomikoak, erlijiosoak edo geografikoak adierazi badira hipotesi moduan. Halaber, eztabaida dago megalitismoaren hedadura eremu geografiko batetik abiatu zen (difusionismoa aldezten duten tesien arabera) edo beste arrazoi batzuen bitartez azal daitekeen. Hain zuzen ere, askotan megalitismoa Mendebaldeko Europako eta Mediterraneoko kulturekin lotu izan bada ere, megalitismoa mundu osoan zabaldurik izan den jarduera izan da, batzuetan oso urruti dauden eremuetan. Koreako penintsulan, esate baterako, mundu osoko trikuharrien %40ak daudela zenbatetsi da.

  1. Kondaira. (Noiz kontsultatua: 2017-11-21).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search