Meteorito

Willamette Meteoritoa, New Yorkeko American Museum of Natural History museoan.
Meteoroide bat, meteoro gisa ikusgai bihurtua, eta lurrazala jotzean meteorito bilakatua.
Namibian dagoen Hoba meteoritoa da ezagutzen den meteorito handiena: 2,7 metro luze da, eta 60 tona pisatzen ditu.

Meteoritoa kanpoko espazioan sortua den eta lurrazalera iritsi den gorputz natural bat da, talkaren ondorioz suntsitu ez dena. Espazioan daudenean meteoroide izena hartzen dute eta Lurraren atmosferan sartzen direnei meteoro izenarekin ezagutzen zaie. Asteroideak baino txikiagoak dira (gehienez 50 metroko diametroa)

Atmosferarekin kontaktuan jartzen direnean marruskadurak berotu eta goritzea dakar eta horrela sortzen dira izar usoak.

Asteroideen osagai kimikoak Lurraren gainera eroritako meteoritoenekin erkatzen badira, berehala ikusiko da asteroide gerrikoa dela meteorito iturririk oparoena. Ziur aski, eraztuneko gauzakien elkar jotzeek, maiz gertatzen baitira inondik ere, orbita ezegonkorretan kokatzen dituzte zati batzuk, eta Jupiterren masa handiaren eraginpean Lurraren orbitaraino aldatzen dira lekuz.

Lurrera iristen diren meteoritoen % 86 gutxi gorabehera kondritak dira; % 8, akondritak; eta % 5 inguru, nikel-burdin nahasturaz sortutako meteorito metalikoak.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search