Mihura euskal deitura da, Nafarroakoa jatorriz, mihura landarearen izenarekin lotua seguruenik. Bere oin-etxetzat hartzen dira Zugarramurdiko eta Urdazubiko etxe bana, Zugarramurdikoa Iturria Etxea izenez. XVIII. eta XIX. mendeetan Amerikara emigratu zuten Zugarramurditik.
Deitura Migura, Miura edo Mioura formetan ere ager daiteke idatzia[1]. Miura formarekin Sevillan kokatutako sendi batean dago Miura ganadutegiaren jatorria[2].
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search