Mikel Laboa

Mikel Laboa

(2007)
Bizitza
JaiotzaDonostia1934ko ekainaren 15a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia2008ko abenduaren 1a (74 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakgitarra-jotzailea, abeslaria, musikagilea eta egile abeslaria
Lantokia(k)Donostia
Jasotako sariak
Genero artistikoafolk rock
herri-musika
Musika instrumentuagitarra
ahotsa

IMDB: nm0479548 MySpace: mikellaboaomenaldi Badok: mikel-laboa Spotify: 1XFeeLgEZ4J1FjuIw8zgeh Musicbrainz: b55655ce-0ed8-41c2-85c4-38aee43747dc Discogs: 208604 Allmusic: mn0001765336 Musikasten: mikel-laboa Deezer: 99884 Edit the value on Wikidata

Mikel Laboa Mantzizidor[1] (Donostia, Gipuzkoa, 1934ko ekainaren 15a – Donostia, 2008ko abenduaren 1a) euskal abeslaria eta musikagilea izan zen. Zenbait adituren ustez XX. mendeko euskal abeslari esperimentatzaile, ezagun eta eraginkorrenetarikoa izan da, bere oihartzuna gure mugetatik kanpora ere zabaldu zuena. Bernardo Atxaga idazleak dio tradizioa eta abangoardia uztartu zituela, Gabriel Aresti, Jorge Oteiza, Eduardo Txillida edo Koldo Mitxelena egileen pare.

Hiru zutabek osatzen dute Mikel Laboaren kantagintza: kantu tradizionalen berreskuratzeak, poeta garaikideen hitzen musikatzeak eta lekeitioak deituriko kantuen esperimentazioak. Osagai horiekin, Laboa euskal musikagintzaren erreferentzia handienetakoa izan da 1960ko hamarkadatik hona: Ez Dok Amairu taldearen sortzaileetakoa eta euskal kantagintzaren berritzaile nagusietakoa izan da, eta euskal herritarren artean errespetu eta miresmen itzela du haren lanak.

Bere diskoen artean, 1974ko Bat-hiru da arrakastatsuena, jada eusko ereserki bihurtu diren kanta askorekin (bereziki, Txoria txori). Disko hura «Euskal Herriko historian izan den diskorik hoberena» izendatu zuten Diario Vasco egunkariak eginiko bozketa batean.[2]

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
  2. «Fallece el cantautor Mikel Laboa», Diario Vasco, 2008-12-01.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search