Mikologia

Perretxiko ezberdinen marrazkiak.

Mikologia (grekerazko μύκη, onddo, eta -λογία, tratatu, ikerketa) onddo eta perretxikoen ikerketan zientifikoan jardun ohi duen botanikaren azpidisziplina bat da. Mikrobiologia, parasitologia eta fisiopatologiarekin erlazionatua dago, mikroorganismo asko patogenoak baitira. Mikologian zientzialariek onddoen genetiko eta biokimikoak, taxonomia, eta sendagai nahiz (adibidez, penizilina) nahiz jaki gisa (garagardoa, ardoa, gazta eta perretxikoak) gizakientzako izan ditzaketen erabilpenak ikertzen dituzte.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search