Mila gau eta bat gehiago

Mila gau eta bat gehiago
Datuak
Idazleaezezaguna
Jatorrizko izenburuaالف ليلة وليلة
HerrialdeaEkialde Hurbila
Mila gau eta bat gehiago

Mila gau eta bat gehiago (arabieraz: أَلْفُ لَيْلَةٍ وَلَيْلَةٌ‎ʾalf laila wa-laila; persieraz: هزار و یک شب‎hazâr-o yek xab) Mendebaldeko Asiako ipuin arabiar sorta bat da, istorio baten barnean istorio asko biltzen dituena. Hezâr Afsân edo Hezâr Afsâna («mila kondairak», persieraz: حزار افسانه edo هزار افسان‎) izeneko liburu bat dago muinean. Antza denez, Abu abd-Allah Muhammed el-Gahshigar ipuin kontalariak bildu eta itzuli zituen arabierara istorio hauek IX. mendean. Xerezaderi buruzko istorioa XIV. mendean gehitu omen zen.

Zirrara handia sortu zuen mendebaldean XIX. mendean. Garai hartan metropoliek espedizioak eta kultura exotikoei eta geografiari buruzko ikerketak bultzatzen zituzten. Benetan 1704an itzuli zen lehen aldiz Mila gau eta bat gehiago, baina urte horretan argitaratutako frantsesezko bertsioa moldaketa bat zen, Antoine Galland-ek egina, liburuan ugari diren adulteriorik eta gertaera odoltsurik gabea. Richard Francis Burton diplomatiko, militar, esploratzaile eta afrikar kulturan adituak egindako itzulpenak arrakasta handia izan zuen.

Hiru kontakizun multzo ditu, India, Persia eta Egipto alegiazko ikuspuntu distortsionatu batetik islatzen dituztenak. 800 urte aldera, ahoz aho eta eskuizkribuen bidez transmititutako ipuinak ziklotan antolatu ziren. Historia gehienak Persia (gaur egungo Iran), Irak, Afganistan, Tajikistan eta Uzbekistango tradiziotik jasoak direla uste da, gerora konpilatu eta beste egile batzuen istorioekin elkartuz.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search