Miren Agur Meabe

Miren Agur Meabe

(2007)
Ahotsa
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMiren Agur Meabe
JaiotzaLekeitio1962ko urriaren 7a (61 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
BizilekuaSantutxu
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, itzultzailea, poeta eta irakaslea
Lantokia(k)Euskal Autonomia Erkidegoa
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Genero artistikoaolerkigintza
haur literatura
gazte literatura

Literaturaren Zubitegia: 189

Miren Agur Meabe Plaza (Lekeitio, Bizkaia, 1962ko urriaren 7a) euskal idazlea da. Derioko Irakasle Eskolan ikasi zuen, Giza Zientzietan espezializaturik, eta Euskal Filologiako ikasketak egin zituen ondoren. Bilboko Kirikiño ikastolan hainbat urtez ibili zen irakasle, eta 1990 urteaz geroztik Giltza-Edebé argitaletxean argitalpen zuzendaritzako eta kudeaketako lanetan ere aritu zen.[1] Egun, literatura-sorkuntzan, itzulpengintzan eta idazkuntzari lotutako jardueretan ari da buru-belarri. Idazle gisa, arlo bitan da ezaguna: poesian eta haur eta gazte literaturan. Landu ditu beste genero batzuk ere: ipuingintza eta eleberria, adibidez.

2006. urtetik euskaltzain urgazlea da.[2]

2021ean, Miren Agur Meabek Espainiako Poesia Saria jaso zuen Nola gorde errautsak kolkoan lanagatik; euskarazko liburu batek sari hori jasotzen zuen lehen aldia izan zen.[3]

2022ko otsailaren 25ean euskaltzain oso izendatu zuen Euskaltzaindiak, Donostian egin zuen osoko bilkuran; Xabier Kintana euskaltzain emerituaren tokirako. Gehiengoa eskuratu du bozketan.[4]

2023ko uztailaren 8an Meaberen bizitza aldatu zuen Kristalezko begi bat liburua irakurri zuten 200 lagunek Bilboko Arriaga Antzokian Klasikoen Irakurketa Jarraian. Azken 16 urteetan, besteak beste, Axularren Gero, Mogelen Peru Abarka, Saizarbitoriaren Hamaika pauso, Atxagaren Obabakoak irakurri dira. Laugarren emakume idazlea izango da, aurretik Arantxa Urretabizkaia, Itxaro Borda eta Mariasun Landaren lanak irakurri baitziren.[5]

  1. «Miren Agur Meabe Plaza» Idazleak.eus (Euskal Idazleen Elkartearen webgunea).
  2. «Euskaltzain urgazleak - M» Euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2017-04-05).
  3. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :1 izeneko erreferentziarako
  4. Alzuru, Jone Bastida. (2023-10-07). «Miren Agur Meabe euskaltzain oso izendatu dute» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-07).
  5. (Gaztelaniaz) Sierra, Elena. (2023-06-06). ««Hay libros que cambian las coordenadas de nuestras vidas», dice Miren Agur Meabe» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search