Modelo organismoa

Drosophila melanogaster, frutaren eulia, modelo organismo erabilienetakoa
Escherichia coli, bakteria gram negatiboa
Saccharomyces cerevisiae, legamia, modelo organismo eukarioten artean erabilienetakoa

Modelo organismoak fenomeno biologikoak ikertzeko abantailak eskaintzen dituzten eta era zabalean erabiltzen diren espezieak dira. Modelo organismoetan egindako ikerketek beste organismo batzuen funtzionamendua azaltzea dute helburu[1]. Organismo biziak edo hauen ehunak erabiltzen dira modelo bezala, sarri gizakien gaixotasunak ikertzeko, gizakia bera erabiltzea bidera ezina delako[2]. Estrategia hau erabilgarria da eboluzioan zehar egon den bide metabolikoen eta material genetikoaren kontserbazioagatik[3].

Modelo organismoak ikertuz lortzen den informazioaren estrapolazioa organismo batetik bestera kontuz egin behar da, prozesuek ez dutelako zertan erabat berdinak izan behar[4].

  1. Fields S, Johnston M (2005 maiatza). Cell biology. Whither model organism research?. Science. 307 (5717): 1885–6. PMID 15790833.
  2. Griffiths, E. C. (2010). What is a model?. Maiatzak 12, 2012, Wayback Machine.
  3. Fox, Michael Allen (1986). The Case for Animal Experimention: An Evolutionary and Ethical Perspective. Berkeley eta Los Angeles, California: University of California Press. ISBN 0-52005501-2.
  4. Slack, Jonathan M. W. (2013). Essential Developmental Biology. Oxford: Wiley-Blackwell.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search