Moskuko metroa

Logotipo ofiziala.

Moskuko metroa (errusieraz: Московский метрополитен, Moskovski metropoliten), Lur azpiko jauregia ezizenaz ezaguna[1], Moskuko lur azpiko garraiobide edo metroa da, eta Mosku eta inguruko herriak batzen dituen garraiobidea[2]. Errusiako hiriburuaren gune asko lotzen ditu eta munduko metrorik erabilienetakoa da. Garraio sistemak Moskuko erdigunea eta bertako aldiriak lotzen ditu. Koltsevaia lerroak zirkulu baten gisan lotzen ditu gainontzeko lerro guztiak.

250 geltoki ditu eta 438,6 km luze da, lerro guztien batura eginda. Munduko hirugarren metrorik luzeena da, New York eta Londreskoaren ostean[3]. 1935an ireki zen eta ezaguna da geltokiek duten diseinuagatik. 40 geltoki baino gehiago kultur ondareko objektu gisa aitortzen dira[4]. Errealismo sozialista izenaz ezagutzen den korrontearen hainbat artelan daude bertan.

  1. (Gaztelaniaz) Ruiz, Roberto. (2020). «Un viaje subterráneo al espectacular metro de Moscú» El Diario.
  2. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :5 izeneko erreferentziarako
  3. Moskuko metroaren webgunea Mosmetro.ru
  4. (Errusieraz) «Московский метрополитен, или Дворцы под землёй» Restexpert.[Betiko hautsitako esteka]

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search