Museo

Florentziako Uffizi galeria

Museoa Museoen Nazioarteko Kontseiluaren (ICOM) arabera [1] ikasketa eta heziketa helburuekin arte, zientzia bildumak, eta balio kulturala dutenak oro har, eskuratu, kontserbatu, ikertu, komunikatu, erakusten dituen gizartearen eta garapenaren zerbitzura jendeari irekita dagoen irabazi asmorik gabeko instituzio publiko edo pribatu bat da. Hauek ikertzen dituen zientziari museologia deritzo, honen kudeaketaren teknikari museografia eta hauen administrazioari, museonomia.

Museoetako bildumak, ia beti baliotsuak, antzinatetik existitzen dira: tenpluetan noizbehinka publikoak ikusi eta miretsi zitzakeen kultu edo eskaintzarako objektuak gordetzen ziren. Gauza bera gertatzen zen Grezia eta Erromako aristokraziako pertsona batzuek egiten zituzten artelan eta baliozko objektuen bilduma batzuekin. Beraien etxeetan jarrita izaten zituzten, beraien lorategietan, eta harrotasunez erakusten zizkieten beren lagun eta bisitariei. Errenazimenduan eman zitzaion “museo” izena gaur egun ulertua den bezala, hau da, beren bilduma erakustera eta kontserbatzera espresuki zuzenduriko eraikinak. Bestetik arte galeriak daude, non erakusketa iraunkorretan eskultura eta margoak erakusten diren, behin betiko erakusketa baten beharrik izan gabe. Honen izena garai bateko gaztelu eta jauregietan zeuden galerietatik dator, hauek irekiak ziren edo leiho asko zituzten bestibulu moduko espazio luzeak ziren eta pilareez sostengatuak zeuden. Espazio hau deskantsurako egoten zen zuzendua, baita apaindurarako objektuen eta artelanen erakusketara ere.

Lehen mundu Gerraren ondoren (1918) Museoen Nazioarteko Bulegoa sortu zen, gaur egun indarrean dauden programa eta konponbide teknikoen irizpide museografikoak artikulatu zituelarik. 1945ean Museoen Nazioarteko Kontseilua (ICOM, bere ingelesezko sigletan) sortu zen eta 1948an Museum-en aldizkako argitalpena agertuko da, honen bitartez zabaltzen direlarik mundu guztiko museoetako ekintzak gaur egun arte.

Gaur egun museoa zaintza anitz behar dituen establezimendu konplexua da. Ogibide ezberdinetako langile profesionalez hornitua egoten da. Normalean zuzendari bat eta kontserbatzaile bat edo gehiago izaten ditu, zaharberritzaile, ikerketa pertsonal, bekadun, analista, administrari, atalzain, segurtasun pertsonak eta abarrez gain. Adituek diote museoen benetako helburu kulturaren dibulgazioa, ikerkuntza, hauen inguruko argitalpenak eta heziketa-ekintzak izan behar dutela. Azken urteetan hiri ezberdinetako museoek beraien artelanetakoren bat jartzen duten erakusketa ibiltariaren ideia sortu da, denak leku berean elkartuak ikus daitezkeelarik.

Gaur egun museo mota ezberdinak existitzen dira: arte museoak, museo historikoak, argizari museoa, zientzia eta teknika museoak, natur historia museoak, pertsona ospetsuei eskainitako museoak eta arkeologia museoak, besteak beste.

1977an NBEak maiatzaren 18a Museoen Nazioarteko Eguna izendatu zuen.

  1. ICOM, ICOM-en Museo definizioa

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search