Museoen Nazioarteko Eguna

Museoen Nazioarteko Eguna urtero maiatzaren 18an ospatu ohi den eguna da. 1977tik aurrera ospatu ohi da, hain zuzen ere, Nazioarteko Museoen Kontseiluak data jarri zuenetik. Egun honetan museoetarako sarrera bisitari guztientzat doain izan ohi da. Urtero egun hau gai ezberdin bati eskeintzen zaio.

Museoen Nazioarteko Egunak museoetako profesionalei publikoaren bila joateko eta hau museoek dituzten erronken inguruan sentsibilizatzeko aukera emten die. Izan ere, ICOMek museoa, "Erakunde iraunkorra da, irabazi asmorik gabekoa, eta gizartearen esanetara dago; gizakia eta honen testuinguruarekin lotutako materialak eskuratu, kontserbatu, komunikatu eta aurkeztu egiten ditu, beroiek ikertu, irakatsi eta gozatzeko asmoarekin" . Hortaz, Museoen Nazioarteko Egunak museoek nazioarte mailan dituzten erronkei buruz kontzientziatzeko plataforma gisa balio du. Museoen Nazioarteko Kontseiluak eta Museoen Nazioarteko Kontseiluaren diru-orniduraren fondoak ere Museon Nazioarteko Eguna babesten dute.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search