NBA

National Basketball Association
KirolaSaskibaloia
Sorrera1946ko ekainaren 6a, New York
ZuzendariaAdam Silver
Taldeak30
Herrialdeak AEB (29 talde)
 Kanada (talde 1)
Gaur egungo txapeldunaLos Angeles Lakers (2019-20)
Titulu gehien dituen taldeaBoston Celtics (17)
Los Angeles Lakers (17)
Webguneahttp://nba.com/

NBA edo National Basketball Association Ameriketako Estatu Batuetako saskibaloi profesionaleko liga nagusia da. Toronto Raptors (Kanada) taldea izan ezik, beste guztiak estatubatuarrak dira. Munduko jokalaririk onenek NBAn jokatzen dute, eta munduko saskibaloi ligarik hoberentzat hartzen da.

1946an New Yorken sortu zenean, Basketball Association of America edo BAA izenak zituen eta 1949an oraingo izena jarri zioten. Gainera, desagertutako National Basketball Leagueko talde batzuek NBArekin bat egin zuten.

NBA ligaren txapelduna finaletan erabakitzen da. Bestalde, denboraldi erdialdera NBAko All-Star Asteburua kirol-ikuskizuna ospatzen da.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search