Nabarreriako Gerra

Nabarreriako Gerra
San Zernin eliza, burgoko parrokia.
Data1276
LekuaNabarreria
EmaitzaNafarroa frantziar koroapean gelditu zen
Gudulariak
Frantziako Erresuma
 Nafarroa (burgesia)
Gaztelako Erresuma
 Nafarroa (noblezia, elizgizonak)
Buruzagiak
Filipe III.a Frantziakoa
Eustakio Beaumarchèskoa
Gaston VII.a Biarnokoa
Imbert Beaujeukoa
Roberto II.a Artoiskoa
Nafarroako Foru Erkidegoa Petri Antso Monteagudokoa
Alfontso X.a Gaztelakoa
Lope III.a Diaz Harokoa
Nafarroako Foru Erkidegoa Armingot azpezpikua
Nafarroako Foru Erkidegoa Gartzea Almoravit
Nafarroako Foru Erkidegoa Gontzalo Ibañez Baztangoa

Nabarreriako Gerra Nafarroako Erresumako gerra zibila izan zen, zenbait alderdiren arteko tirabirak zirela kausa gertatutakoa. Henrike I.a hiltzean oinordeko alaba txiki bat baino utzi ez zuela hasi ziren liskarrak azaleratzen. Aldameneko erresumek eskua sartu nahi izan zuten, Nafarroan norberaren aldeko eta kontrakoen arteko desadostasunak zabalduz. Azkenean, Iruñeko burguen arteko liskar zaharrek piztuta, matxinada eta Frantziako armadaren interbentzioa gertatu ziren. Ondorioz, Nabarreria guztiz suntsiturik gelditu zen.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search