Nafar bidea (Donejakue bidea) | |
---|---|
Donejakue bidea Espainian Done Jakue bideak: bide frantsesbidea eta Iberiar Penintsula iparraldeko bideak Frantses bidea Nafarroan | |
Geografia | |
Abiapuntua | Donibane Garazi |
Helmuga | Gares |
Luzera | 118 km |
Punturik altuena | Lepoeder (1.429 m) |
Lurraldea | Nafarroa Garaia eta Pirinio Atlantikoak |
Ezaugarriak | |
Loturak | Via Podiensis Via Turonensis (en) Via Lemovicensis (en) Frantses bidea |
Nafarroako Donejakue Bidea edo Nafar Bidea, Donejakue Bideak Euskal Herrian duen ibilbideetako bat da. Frantses Bideak Nafarroan hartzen duen parterik handienari esaten zaio Nafar bidea[1].
Donibane Garazitik abiatzen da, tradizionalki hiri honetako harresietako Andre Mariaren atetik eta zubitik, Orreagako mendatetik igarotzen da, eta hego-mendebalderantz egiten du, Iruñea zeharkatuz, Gareseraino. Garesen elkartzen zaio ekialdetik datorre Aragoiko bidea, eta Garestik hego-mendebalderantz jarraituz, ohituraz berriz Frantses bidearen izena hartzen du.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search