Ned Maddrell

Ned Maddrell

Bizitza
JaiotzaCregneash1877ko abuztuaren 20a
Herrialdea Erresuma Batua
Lehen hizkuntzaManxera
ingelesa
HeriotzaCregneash1974ko abenduaren 27a (97 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Manxera
Jarduerak
JarduerakArrantzalea

Edward Ned Madrell (1877-1974ko abenduaren 27a) Man uharteko arrantzale bat izan zen, manxera ama hizkuntza izan zuen azken hiztuntzat jotzen dena.

Mrs. Sage Kinvig (1870 – gutxi gorabehera 1962) zenaren heriotzaren ondoren, Maddrell zen manxera umetatik mintzatu ahal zuela esan zezakeen pertsona bakarra (iturri batzuen arabera, Maddrellek manxera bere izeba zahar batengandik ikasi aurretik, ingelesez ba omen zekien zerbait), nahiz eta garai hartan beste uhartetar batzuek bigarren hizkuntza gisa ere mintzatzen zuten.

Hizkuntzaren testigantza betiko gordetzeko asmoz, Maddrellek hainbat solasaldi grabatu zituen; adibidez, 1948an arrantzari buruz honako hau grabatu zuen (manxeraz eta ingelesez):

Dooyrt "Ballooilley" rish:
«Ballooilley»k esan zion:
«Vel ny partanyn snaue, Joe?»
«Karramarroak ugari al dira, Joe?»
«Cha nel monney, cha nel monney», dooyrt Joe. «T'ad feer ghoan.»
«Ez gehiegi, ez gehiegi», zioen Joek. «Oso urriak dira.»2


Mandrell aipatzen duen eta haren hitzak jasotzen dituen egunkari artikulu batek dioenez (ordurako, Maddrellek 82 urte zituen), Mandrell eta Kinving ziren bizirik zirauten hikuntza horren azken bi hiztunak:

« Ned Maddrell 13 urte zituela itsasoratu zen, eta beste britainiar itsasontzietako arrantzale gaeleradunekin berba eginez bere manxerari «bizirik» eusteko gai zela ohartu zen. Cregneash udalerri urrunean hazi zen, han «manxeraz hitz egin beharra zeneukan, bestela gizon gor eta ergela zinen, eta inorentzat ez ona».

Baina hori ez zen horrela hirietan. «Han inor ez zen manxeraz mintzatzen, ezta ongi zekitenak ere. Lotsatuak-edo ziruditen. "Penike bat bera ere ez dut irabaziko zurekin", zioten.» Ned agure bizia zen, zer edo zer gortua, baina azken hiztun zaharretako bat izateaz oso harro. «Manxerazko kondaira eta istorioen nere kontakizunen grabaketak dituzte», zioen, «Irlandan eta Estatu Batuetan eta zuk zeuk inoiz entzun ez dituzun lekuetan ere bai».

»
1960. urtearen inguruko egunkari artikulua, manxeraren gainbeherari buruzkoa[1]

Beste manxera hiztun zahar batzuek ez bezala, Maddrellek bere ospeaz gozatu egiten zuela zirudien, eta hizkuntza hura indarberritzeko asmoa erakutsi zuten gazteei irakasteko gogoa agertu zuen (adibidez, Leslie Quirk edo Brian Stowell gazteei). Irlandako Errepublikako lehendakari (taoiseach) Éamon de Valerak Man uhartea bisitatzean, Ned Maddrellekin solasaldia egitea eskatu zuen. De Valerak aspaldidanik bere kezka agertua zuen, britainiar gobernuak eta Man uharteko agintariek manxeraz zuten axolagabekeriaz. Horregatik, Irish Folklore Commission erakundeko talde bat grabagailu batekin uhartera bidali zuen; eta, hizkuntza horretaz geratzen ziren azken testigantzak gordetzeko, hiztunen solsaldiak grabatu zituzten.

  1. «Newspaper clipping from the 1950s», Usenet zerbitzuko GAELIC-L eztabaidaguneko mezu batetik (1993ko irailaren 2koa) jasotako aipua.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search