Nederlandera[1] jatorri germanikoa duen hizkuntza bat da. Gutxi gorabehera, 24 milioi hiztun ditu mundu osoan.
Hizkuntza ofiziala da Herbehereetako Erresuman —hots, Herbeheretan, Holandarren Antilletan eta Aruban— eta Surinamen. Belgikako hizkuntza ofizialetako bat da, frantsesarekin eta alemanarekin batera. Frantziako ipar-ekialdean ere 60.000 pertsona inguruk hitz egiten dute. Indonesiako hainbat tokitan ere hitz egiten da, nederlandar kolonia zenean, administrazio publikoak hizkuntza ofizialtzat erabiltzen baitzuen.
Nederlandera estandarrak ABN izena hartzen du, Algemeen Beschaafd Nederlands (Nederlandera orokor landua), eta horixe da Herbehereetan eta Belgikan erabiltzen den aldaera. Mundu guztian, 250 unibertsitatetan baino gehiagotan irakasten da.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search