Neguko Gerra

Neguko Gerra
Bigarren Mundu Gerra
Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran
Finlandiar soldaduak
Data1939ko azaroaren 30a-1940ko martxoaren 13a
LekuaEkialdeko Finlandia
EmaitzaGerra SESBek irabazi zuen, bake akordio baten bidez. Trukean, SESBek, Finlandiaren lurraldeen %10a lortu zituen
Gudulariak
 Finlandia  Sobietar Batasuna
Buruzagiak
Finlandia Kyösti Kallio
Finlandia Risto Ryti
Finlandia Carl Gustaf Emil Mannerheim
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Josef Stalin
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Kiril Meretskov
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Kliment Voroxilov
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Semion Timoxenko
Indarra
30 tanke
130 hegazkin
250.000 gizon
3.000 tanke
3.800 hegazkin
1.000.000 gizon
Galerak
26.662 hildako
39.886 zauritu
1.000 bahitu
126.875 hildako
264.908 zauritu
5.600 bahitu

Neguko Gerra (finlandieraz: talvisota, suedieraz: vinterkriget, errusieraz: Зи́мняя война́, Zimnyaya voyna), II. Mundu Gerran, Finlandiak eta SESBek elkarren aurka borrokatutako bi gerretako lehenengoa izan zen.

1939. urteko azaroaren 30an hasi zen, SESB, finlandiarren lurraldeetan sartu zenean. Gerraren hasiera, II. Mundu Gerrako aurreikuspena izan zen, eta hau, 3 hilabete beranduago hasi zen. Sobietar Batasunak, eta Josef Stalinek batez ere, 1939. urte bukaerarako, Finlandia lurralde osoa berreskuratzea pentsatzen zuten. SESBek zeuzkan 4 soldaduko, Finlandiak bakarra zeukan, 100 tanketik 1 eta 30 hegazkinetik bat. Guda erraza ematen zuen, baina finlandiarrek gogor eutsi zieten eta azkenik, guda, 1940. urteko martxoan bukatu zen, bake akordio baten bidez. Bertan, SESBek, Finlandiaren lurren %10a eta industriaren irabazien %20ak lortu zituen. Eskuratutako lurraldeen biztanle gehienak Finlandiara ihes egin zuten.

Gerraren emaitzak nahasiak izan ziren. Nahiz eta sobietar indarrek azkenean finlandiar defentsa apurtzea lortu, bietako inor ez zen irabazle argi bezala atera gudatik. Sobietarren galerak izugarriak izan ziren, eta airezko gudan, armada gorriaren indarra dudan jarri zen. Horrek, Adolf Hitlerrek, Bizargorri Operazioa abian jartzea ekarri zuen. Gainera, SESBk lurralde batzuk irabazteaz gain, hasierako helburua ez zuen lortu, Finlandia menperatzea. Finlandiak, beste aldetik, nahiz eta lurraldeak galdu, mundu osoko mirespena jaso zuen, galtzeko guztiak zituen gerran sobietarrak eustea lortu zuelako.

Sobietarren porrotak, Josef Stalinek bere armada modernizatzeko balio izan zuen, Alemania nazia garaitu ahal izateko.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search