Newtonen legeak

Newtonen legeak ulertzeko bideoa.
Bideo hau Jakindun elkarteak egin du. Gehiago dituzu eskuragarri euren gunean. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen.
Newtonen lehen eta bigarren legeak, latinez, Principia Mathematicaren jatorrizko edizioan

Newtonen legeak gorputzen higidura azaltzeko erabiltzen diren hiru printzipio dira. Lege hauen formulazio matematikoa Isaac Newtonek argitaratu zuen 1687. urtean, bere Philosophiæ Naturalis Principia Mathematica liburuan. Newtonen legeak, Galileoren transformazioekin batera, mekanika klasikoaren oinarria dira. Principia-ren hirugarren liburukian, Newtonek frogatu zuen lege horiek bere grabitazio unibertsalaren legearekin konbinatuz gero, Keplerren legeak ondoriozta eta azal daitezkeela.[1]

Newtonen legeak orokorki ezagutzen diren moduan erreferentzia sistema inertzialetan bakarrik aplika daitezke. Erreferentzia sistema ez-inertzialetan, indar errealekin batera indar irudikariak ere kontuan hartu behar dira. Hiru lege hauetan erabiltzen den hitz gakoa da indarrarena. Zera esan nahi du honek: Indarra gorputz batek beste batetan eragiten duen elkarrekintza bat da, zeinak bi eragin izan ditzakeen, gorputzen deformazioa eta higidura-aldaketa. Bestalde, aipatzekoa da behin eta berriz erabiltzen den masa masa inertziala dela, masa grabitazionalaren desberdina dena nahiz eta balio numeriko berdina duten.

  1. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-22).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search