Nogaiera

Nogaiera
Nogayşa
Datu orokorrak
Lurralde eremua Errusia
Hiztunak87.119 (2010)
Ofizialtasuna Karatxai-Txerkesia Dagestan
EskualdeaKaukaso
Hizkuntza sailkapena
Turkiar hizkuntzak
Common Turkic (en) Itzuli
Kipchak (en) Itzuli
Kipchak–Nogai (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiahizkuntza eranskaria
Alfabetoaalfabeto zirilikoa eta latindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-2nog
ISO 639-3nog
Ethnologuenog
Glottolognoga1249
Wikipedianog
UNESCO348
IETFnog
Endangered
Languages Project

2897

Nogaiera[1][2] (ногай тили, ногайша) nogaien hizkuntza da, turkiar familiakoa. 87.000 inguru[3] hiztun ditu, Errusiako Dagestan, Karatxai-Txerkesia eta Txetxenia errepubliketan, Stavropol krain eta Astrakhan oblasten.

Karatxai-Txerkesian eta Dagestanen hizkuntza ofizialetako bat da, eta eskoletan irakasten da ikasgai bat gisa[4]. Bi aldizkari argitaratzen dira nogaieraz gaur egun: Шоьл Тавысы[5] (Xol tavysy, "esteparen ahotsa") astekaria, Dagestanen eta Ногай Давысы[6] (Nogai davysy, "nogaien ahotsa"), astean bi aldiz ateratzen dena, Karatxai-Txerkesian. TRT Turkiako irrati eta telebista agentziak astean behin irrati saio bat eskaintzen du nogaieraz[7].

  1. Euskaltzaindia. Euskaltzaindiaren hiztegia. .
  2. Berria Estilo Liburua
  3. 2010ko Errusiako errolda orokorraren datuak
  4. Институт языкознания РАН
  5. Шоьл тавысы — Республиканская общественно-политическая газета Голос Степи. (Noiz kontsultatua: 2020-10-23).
  6. «Ногай Давысы» nogay-davysy.ru (Noiz kontsultatua: 2020-10-23).
  7. www.trt.net.tr (Noiz kontsultatua: 2020-10-23).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search