Numantzia

Numantzia
Kultura ondasuna
Numantziako etxe baten berreraikitze modernoa.
Datuak
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
ProbintziaSoriako probintzia
EskualdeaZeltiberia
Koordenatuak41°48′35″N 2°26′39″W / 41.809586°N 2.444258°W / 41.809586; -2.444258
Map
Historia
GaraiaBurdin Aroa, Erromatar Inperioa eta Erromatar Errepublika
UzteaIV. mendea
KulturaArebakoak, erromatarrak
Altitudea1.074 m

Numantzia[1] (gaztelaniaz: Numancia; latinez: Numantia) hiri zeltiberiarra izan zen, ezaguna erromatarrei aurre egiteagatik gerra zeltiberiarretan. Hiriaren aurriak egungo Garray udalerrian daude, Soriako probintzian (Espainia).

Erromatarren aurkako borrokak K.a. 153an hasi ziren. Numantziarrak erromatarren zenbait armada garaitu zituzten hurrengo urteetan, hala nola Kinto Fulvio Noblior buru zuena. Hogei urtez Erromako erasoei eutsi ondoren, K.a. 133an, Erromako Senatuak Eszipion Emilianori eman zion agintea Numantziaren kontrako armadaren gainean. Horrek 9 kilometroko hesia altxatu zuen Numantzia dorrez, lubakiz, oholesiz eta abarrez inguratzeko. Setioak hamahiru hilabete iraun ondoren, numantziar gehienek erabaki zuten hiriari su ematea eta bertan hiltzea, erromatarren esklaboak ez bilakatzeko.

  1. Euskaltzaindia. (2006-1-27). Antzinateko hirien euskarazko izenak. .

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search